Egubakoitzak Kartzelan 4!!!
Ostiraletan egiten diren kontzertu lasaien
zikloaren laugarren edizioa da aurtengoa eta dagoeneko egitarau mardula
osatuta dago. Besteak beste, Okene Abrego eta Mariano Urtado, Joseba B. Lenoir, Morau, Aguxtin Alkhat, Ainara Legardon eta Manett ariko dira.
"Pozik gaude aurreko edizioetan izandako
erantzunarekin, kartzela zaharreko atzeko patioa leku magiko bihurtu
dugu guztion artean, gaztetxearen adin muga gaindituz eta belaunaldi eta
kolore guztietako herrikidez gaubela ospatuz, atmosferak laguntzen du,
kandelen goxotasuna eskertzen da eta gaztetxea guztion etxea dela
argitzen dute bertako izpiek", diote Bergarako gaztexetik.
Ez da gutxiagorako, izan ere, laugarren edizioa betetzera baitator herrian "klasiko" bat bihurtzeko bidean den egitasmo hau. Antoaltzaileek jendea animatzeko deialdia egin dute: "Gerturatu Egubakoitzak kartzelaneko ostiral iluntzetara! Aurtengoan ere ez dira kandelak, kafea, txokolatea, tonika eta lanpara estranbotikoak faltako!"
Aurten
gainera aurkezpen jaia ospatuko dute apirilaren 26an,
Bi bala
ikuskizunaren estreineko emanaldiarekin. Honatx laugarren edizioko
egitaraua:
Apirilak 26 (Aurkezpen jaia)Bi bala (Aitzol Barandiaran eta I