Bergarako gaztetxearen sarrera.
Larunbat goizaldean lapurreta izan da Bergarako gaztetxean. Lapurrek dirua eta edaria kantitate esanguratsuan ostu dute eta eraikinean kalte ugari eragin dituzte
Bergarako gazte asanbladak "larriki salatzen du gertaera eta herritarrengana zuzentzen da" edonork inolako informazioa izanez gero beraiekin harremanetan jar dadin, gaztetxera inguratuz edota posta helbide honetara idatziz:
bergarakogaztetxia@gmail.com"Ez dugu inolaz ere horrelako jarrerarik onartuko. Gaztetxea herri guztiarena den heinean guztionganako erasotzat hartzen dugu gertatutakoa", adierazi du ohar baten bidez Bergarako gazte asanbladak.