Aurtengo kartela.
45. Heineken Jazzaldiaren antolakuntzak uztailaren 21etik 25era Donostian ospatuko den Jaialdiaren egitarauari dagozkion azken xehetasunak aurkeztu ditu. Aurrez iragarritako musikari izarren parte-hartzea berresteaz gain, jaialdiaren lehen kontzerturako, Patti Smithek Zurriolako Hondartzako Agertoki Berdean emango duen doako kontzertu jendetsurako, 25.000 entzule espero direla jakinarazi du.
Ezusteko kontzertuak dira Heineken Jazzaldiaren berritasunetako bat. Haiei buruzko informazioa ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago ezagutaraziko da Jaialdiaren Facebook y Twitterraren bidez. Nor? Non? Noiz? Bakarka edo lagunduta? Jazzaldiko egitarauan da dagoeneko edo Ezusteko Kontzerturako dator propio? Doan da edo ordaindu behar da? Akustikoa edo anplifikatua? Galdera hauen guztien eta beste askoren erantzunak gure Facebook eta Twitterran topatuko dituzu. Gure webgunetik bertatik, www.heinekenjazzaldia.com-etik, sartu ahal zara gure Facebook eta Twitterrera.
Nobedadeen artean aipagarria da, halaber,
Nauticool agertoki berria. Nautikoaren Terrazan, Kontxako Hondartzaren eta Portuaren artean, kokatua, DJ eta jazz taldeen doako emanaldiak hartuko ditu, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 2etara.
Aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria
Ron Carter jazz kontrabaxu jotzaile apartari egokitu zaio. Hala, 1994tik banatu den sariaren hartzaileen zerrenda zirraragarria aberastuko du.
George Benson, Archie Shepp, Dave Holland eta Pepe Habichela, Stanley Clarke eta Hiromi pianista japoniarra, Arturo Sandoval, Wadada Leo Smith, The Claudia Quintet, eta Christian Scott egitaraua osatzen duten beste jazz izar handiak dira. Haiekin batera izango dira baita ere gospel, espiritual eta jazz standard kantuak interpretatuko dituen Jessye Norman opera kantaria eta Toquinho musikari brasildar itzela. Ezin ahaztu Jaialdiari amaiera emango dion eta ikusmin handia piztu duen Trinitate Plazako kontzertua: Kris Kristofferson eta Elvis Costello and the Sugarcanes.
Hondartzako eta Kursaaleko terrazetako doako kontzertu jendetsuek ondoko taldeak hartuko dituzte: Patti Smithez gain,
The Divine Comedy, The Pains of Being Pure at Heart, The Very Best, Mayer Hawthorne, The Morning Benders, These New Puritans, Mari Boine, Terje Rypdal, Shibusa Shirazu Orchestra eta beste asko izango dira.
Sarrerak www.kutxa.net webgunean daude salgai.