Datorren uztailaren 22tik 27ra Donostian gauzatuko den 43. Heineken Jazzaldiak aurtengo egitaraua aurkeztu du. Johnny Winter, Maceo Parker, Steve Coleman, Don Byron, Bugge Wesseltoft, Stefano Bollani eta John Hiatt, David Murray, Dianne Reeves, Ahmad Jamal, Keith Jarrett, Paolo Conte, Diana Krall, Return to Forever edota Liza Minnelli arituko dira besteak beste.
43. Heineken Jazzaldian, Kursaaleko Ganbera Aretoan eskainiko da jazz ortodoxoena:
David Murray, Dianne Reeves, Ahmad Jamal, Anthony Braxton, Kenny Barron, Jean-Luc Ponty eta
Soft Machine Legacy.
Aipatutako artisten zerrenda hutsa ez da hasiera besterik. Victoria Eugenia Antzoki berrituan arituko dira
Johnny Winter, Maceo Parker, Steve Coleman, Don Byron, Bugge Wesseltoft, Stefano Bollani eta
John Hiatt, jazza bizitzeko era parte-hartzaileagoa eskainiz, dantza egiteko aukera barne.
Kursaaleko Auditorioan ondoko emanaldiak eskainiko dira:
Keith Jarrett, Paolo Conte, Diana Krall, Return to Forever eta
Liza Minnelliren kontzertuak ez ezik, Luc