ZAZ-en diskaoren azala.
Gogoan dut ZAZ musikariaren estreinako lana entzun nuen unetik, abeslari frantziarraren ahots gordinak erabat harrapatu ninduela. Badu zerbait berezia boz horrek, eztia eta ozpinaren artekoa, benetan erakargarria egiten duena, zintzoa, bat-batekoa eta maitagarria dena. Orain, tartean zuzeneko disko bat kaleratu eta gero, estudioko bigarren lanarekin datorkigu, non aurreko lan borobilarekin zabaldutako bideari eusten dion. Horrela, doinu eta estiloen arteko fusioa oinarri, 14 abestietan, bi alde nabarmeneko kantu motak biltzen ditu. Batetik,
chanson garaikidea deituko genukeenaren aterkipean kokatzen direnak, hots, gaur egungo kantagintza frantses modernoaren adibideak. Tartean daude:
Comme ci Comme