Uztailaren 19tik 23ra Donostian burutuko den 2012. urteko Jazzaldia iragarriko duen kartela ondoko hau izanen da.
Jon Artetxe Areatzakoa da (Bizkaia), 26 urte ditu eta iaz amaitu zituen Arte Ederretako ikasketak. Jazzaldiko prentsa bulegotik adierazi dutenez, Kartelaren leloa Chillidaren laminen eta grabatuen eragina goraipatzeko aukeratu zuen. Hain zuzen, 47 zenbakia egiteko Donostiako Haizearen Orrazian topatu zuen inspirazioa, eta urdin koloreak Donostiako kostari egiten dio erreferentzia. Izenburua, bere lana Mariscalen estiloarekin zerikusia zuela esaten zutenei kontra egiteko ere aukeratu zuen, izan ere, berak ukatu egiten du hori hala denik. Berak, Chillidaren eragina azpimarratu nahi izan du, beste ezerren gainetik.
Guztira 1.333 kartel aurkeztu ziren lehiaketara
www.heinekenajazzaldia.com webgunearen bidez, eta hor publikoak bere
gustokoenak bozka zitzaken 10 bozkatuenak finalera pasatzeko. 27.810
bozka egon ziren.