47. Heineken Jazzaldia iritsi da. Azken urteetan bezala, jazzetik harago doan programazio irekia eskainiko die donostiarrei eta kanpotik etorritako musikazale guztiei
Uztailaren 19tik 23ra burutuko da aurten Donostiako Jazzaldia. Antolakuntzak ezarri dituen kartelburuen artean, izen hauek ditugu: Melody Gardot, Antony and The Johnsons and Et Incarnatus Orkestra, Bobby McFerrin & The Yellowjackets, Jimmy Cobb Trio, Al Di Meola World Sinfonia + Gonzalo Rubalcaba, The Waterboys, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones & The Dap-Kings.
Hala ere, ez dira erakargarri bakarrak. Esaterako, The Excitements (irakurri egin diegun elkarrizketa), Alabama Shakes (aurtengo sorpresetako bat), The Wedding Present, Ray Gelato & His Giants Orchestra, Destroyer, Neneh Cherry & The Thing, Triz3ps eta Dayna Kurtz arituko dira beste artista askoren artean.