Iruñea Nola? jaialdiak bigarren edizioa du aurten. Iazko Iruñea After Barcinaren ostean (Katrina haizerauntsiarekin analogian) aurten Nola Arga ibaitik Sadar ibaira mugituko da. Arrosadia auzoarekin loturan, bertako komunitateko musikariekin lotuta. Gainera, Nolak, festarako artefaktu berri bat sortu du: Remigia Pico. Festa horizontalago bat egiteko tresna bat, hala, eszenatokia ez da soilik igandeko Iruñea Nola? Brass Band erraldoiarekin desagertuko. Jaiaren alde elektrikoenean ere ez da eszenatokirik egongo.
Aurtengo jaialdia Arrosadia Bizirik!eko kideekin batera eraiki dugu. Haiei esker ezagutu dugu auzoa eta bertako musikariak: bost kontinenteetatik auzora heldutakoak. Aurtengo lema Astindu gorputza! Astindu komunitatea! izango da. Mississippiko zaporeekin emantzipazioaren soinu banda eraikiz.