Ihes dikoaren azala.
Spurium, The Gu edota Zero taldeetan jo zuen bakarkako ibilbideari hasiera eman aurretik
Igor Alustiza Garmendia beasaindarra dago
Nikkin izenaren atzean. Bere bakarkako proiektua
da. Rock industriala du oinarri eta zuzenean 2014ko Jazpana!
jaialdian debutatu zuen. Orain, lehen diskoa aurkezteko tenorea heldu zaio.
Goazen, hala ere, Igor Alustizaren ibilbidea errepasatzera, Nikkin proiektura heldu arte.
Beasaingo
musikaria bederatzi urterekin hasi zen gitarra jotzen eta nerabezarotik
izan da eskualdeko musika eszenaren parte. Hainbat taldetan (
Spurium,
The Gu,
Zero...)
aritu da
instrumentu ezberdinak jotzen
. Beti ere,
grunge, stoner, rock alternatibo edo rock industrialaren
influentziapean. Zero taldea desegin zenean, entsegu zein eszenatokiez
nekatuta, atseden baten beharra sentitu eta bere kantuak bakarka
garatzen hasi zen, baina ezagutzera emateko asmorik gabe.
Zoritxarrez, Igor
gaixotu zen. Giltzurruneko gaitz larri batek jota, musikan topatu zuen
babesa eta motibazioa. Nikkin sortu eta buruan zituen doinu eta kantuei
forma ematen hasi zen eriondo izan zen denbora luzean. Etxean estudio
txiki bat atondu eta lehen kantuak grabatzen hasi zen inoren laguntzarik
gabe. Hasieratik bukaeraraino, Igorrek sortu eta jotako kantu hauek
lagunek entzun zituztenean aho bete hortz utzi zituen: