Beira taldearen Margotu berria diskoaren azala.
Hamar kantu biltzen ditu Oiartzungo boskotearen bigarren lanak
Pop
eta rock leuneko hamar kantu bildu ditu Oiartzungo taldeak bere disko
berrira, non folk arrastoak ere entzungo ditugun. Produkzioa garbia eta
gardena da.
Beirak melodia errazak eta gozoak eta hitz landuak nahasten
ditu.
Diskoko kantu eta hitz guztiak Beirarenak dira,
Maritzaren memoria doinua izan ezik (
Mikel Urdangarinen
Kideari abestian oinarrituta dago aipatutako hau).
Beira taldearen
Margotu berria diskoa 2014 eta 2015 urteak bitartean grabatu zuen
Axular Arizmendi soinu teknikariak Mutrikuko AME estudioetan. Masterizazioa berriz,
Estanis Elorzak egin zuen Donostiako Doctor Master estudioetan.
Margotu berria Baga-Biga diskoetxeak argitaratu du.
Beira laburrean
Beira taldea Jon Martinek eta Igor Arruabarrenak sortu zuten 2006. urtean Oiartzunen. Hasierako xedea musikatutako bertsoen esparruan sakontzea eta hitza musikarekin ahalik eta txukunen uztartzea zen.
2013 urtean lehen diskoa argitaratu zuten. Ondoren, taldea handituko zen boskote bihurtzeraino.
Taldekide berriak ondoko hauek dira: Urtzi Olaziregi (baxua), Gari Amundarain (gitarra) eta Mikel Arruabarrena (bateria).