Xaiko taldea.
Ekainaren 27 eta 28an Alemaniako UZ-Pressfest jaian ariko da talde arabarra
Aste batzuk dira jada
Xaiko taldeak bere estreinako diskoa argitaratu zuela:
Therapy. Punka, trikia eta ska nahasten dituen soinu-artefaktua da. Beti ere, festa giroa sortzea da taldearen xedeetako bat
Zure begiek
bideoklipan argi utzi diguten modura.
Diskoa atera zutenetik, han hemen
ari dira jotzen, baina sorpresa Alemaniatik heldu da. Izan ere, Xaiko
taldea Alemaniako
UZ-Pressfest jaialdiak gonbidatu du eta bi zuzeneko eskainiko ditu Dortmund hirian.
UZ
Alemaniako Alderdi Komunistaren (DKP) astekaria da 1974tik, eta bi
urtetik behin izugarrizko jaialdia antolatu ohi du. Alemaniako txoko
guztietatik autobus andana hurbilduko da UZ-Pressfest
jaialdira, baina Europako hainbat herrietatik ere jendea gerturatzen ohi da. Xaiko taldeak
ekainaren 27an eta 28an joko ditu bere triki-punk-ska-jaiaren doinuak
Alemaniako UZ-Pressfest jaian eta han aurkeztuko dute atera berri duten
Therapy diskoa.
HURRENGO KOTZERTUAK EUSKAL HERRIAN
- 2014/06/06 XAIKO + URTZ + URRATS. Zamudioko plaza, 23:00etan.
- 2014/06/08 XAIKO + VENDETTA. Etxarri Aranazko plaza, 16:00etan.
- 2014/08/09 XAIKO + GOSE. Berastegiko plaza, 23:00etan