Otsaileko topaketetatik jasotako ekarpenetatik abiatuz,
Premiazko Neurrien Egitasmoak honako galderei erantzun beharko lieke Geuk plataformaren ustez:
* Zelan lortu genezake sortzaileak gizartean duen garrantzia onartzea?
* Nola lortu genezake sorkuntza eta euskal kultura hezkuntzaren bitartez landuko direla bermatzea?
* Zein hobari proposatu genitzake kultur programazioa sustatzeko?
* Zein neurri jaso ditzake kultura arloan lan egiteko aukerak handitzeko egitasmo batek?
* Zelan lortu genezake komunikabideek, batez ere EITBk, eduki kulturalei tarte gehiago eskaintzea?
* Finantziazioa arazo latza dugu, nola konpondu? Zer egin genezake
finantziazio publikoa errazago eskuratzeko? Eta finantziazio pribatua
erdiesteko?
* Zelan sustatu genezake kulturaren kontsumoa bai guk bai erakunde publikoek?
* Nola antolatuko dugu geure burua, nola artikulatu gaitezke?
Kulturgintzan ari garenon garrantzia eta botere maila handituko lukeen
Kontseilu edo Erakunderen bat sortu genezake?
* Beharrezkoa deritzozu kulturarako eskubideak legalki arautzeari?
* Kulturak gure herrian egun bizi duen egoera larriari aurre egiteko, zein beste neurri hartu beharko genituzke?