Ahotsenean 120 proposamen izanen dira aurten.
Abenduaren 4tik 8ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, eta azken urteetan bezala, Ahotsenea euskal egileen bilgune eta erakusleiho garrantzitsua bihurtuko da
Durangoko Azokaren 50. edizoa dugu aurtengoa. Beste behin, euskal kulturaren plaza bihurtuko da. Urtero bezala
Ahotseneak 2015eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Zuzenekoen karpan
70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz,
50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa... Bertan izanen gara
Entzun! liburu-aldizkarikook ere, azokako lehen egunean, ordubata terdietan.
Aurten, Ahotsenea hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. 2015ean, 120 aurkezpen baino gehiago izango dira (egia da aurten bost egun direla).
Berrikuntza
Aurten proposamen berria eraman nahi du Ahotseneak literaturara. Narratiba eta
poesia liburuak bestela aurkeztuko dira. Solasaldiarekin batera,
aurkezpenen hasieran eta bukaeran pasarteak irakurriko dira musikaz
lagundurik.