Azken orduko aldaketak
Irailaren 27an bete genuen Ahotsenea eta ordutik egun asko
iragan direlarik, aurreikusi genezakeena gertatu da, agenda zein arrazoi
pertsonalen ondorioz, azken orduko aldaketak izan ditugu. Itxaron
zerrendakoak Plateruenan zein Areto Nagusian kokatu ostean, leku barik
zeudenei egin diegu tartea:
* Abenduaren 6a, Hutsa taldearen ordez, Bernardo Atxagak Nevadako egunak liburua aurkeztuko digu.
* Abenduaren 8an, Jokin Lasaren ordez, Beira taldea arituko da Dena ez denean ezer disko berriko kantuak bertaratutakoekin konpartitzen.
* Abenduaren 8an, Beira taldeak zuen lekuan, Igela argitaletxekoek euskarari ekarritako Goethe, Depestre, Thompson eta Blakeren liburuen berri emango digute.