Ahotsenea, hamaika ekitaldi Durangoko Azokaz beste moduz gozatzeko
Abenduaren 6tik 9ra feriako eskaintza kulturala bertatik bertara ezagutzeko parada eskainiko du
Ahotsenea, gune erreferentziala sortzaile eta publikoarentzako.
Euskarazko literatura eta musikaren bilgune eta erakusleiho da
Ahotsenea egitasmoa. Umil jaio zena, bistan da, handitu da, eta azokako
txoko erreferentziala ere bihurtu dela esan dezakegu erratzeko beldurrik
gabe.
Izan ere, euskarazko musikak eta literaturak dagokien
espazioa dute bertan, non egileek euren lanak aurkez ditzaketen. Entzun! liburua ere aurkeztuko dugu bertan abenduaren 6an.
Ondoko koadroetan ekitaldi eta aurkezpen guztiak aurkituko dituzue egunez egun.