Izena emateko epea zabalik.
Aurten ere, Ahotseneako karpa Durangoko azokaren karpa batean altsatuko dugu, euskal sorkuntzaren erakuslehio izateko xedearekin. Bertan izenea emateko epea zazbalik dago. Zelan? Hemen irakurri.
ZELAN PARTE HARTU AHOTSENEAn?Aurreko bi urteetan sortzaile eta antolatzaileek bat egin zuten balorazio batean: 30 minutu zuzeneko bi emanaldi jarraian burutzea ezinezkoa da ordutegia bete gura badugu. Hori dela-eta, aurten
tartekatu egingo dituzte aurkezpen-solasaldiak eta zuzenekoak, hartara, zuzenekoa prestatu behar duenak 30 minutu izango ditu gutxieneko soinu-proba egiteko.
AURKEZPEN-SOLASALDIAKKazetari bat laguntzaile duzuela, zuen lana jendaurrean aurkeztu ahal izango duzue 30 minututan. Kazetaria AHOTSENEAko kidea izango da.
ZUZENEKOA* Errezitaldia / Irakurketa: Zuen lanaren laginak irakurri ahal izango dituzue 30 minutuan.
* Kantalditxoa: 30 minutuko kontzertu txikiaren bitartez aurten kaleratu duzuen musika erakutsi ahal izango duzue.
* Bururatzen zaizuen beste edozein eratara. Hori bai, gehienez ere 30 minutuko tartea izango duzue.
ESKARIAK E-POSTA BIDEZ BAINO EZ DIRA JASOKO ETA IRITSI AHALA BETEKO DA ORDUTEGIA. SORTZAILE GUZTIOK AUKERA BERBERAK IZANGO DITUZUE
TELEFONO BIDEZ EZINGO DA IZENIK EMAN. TELEFONO BIDEZ ARGIBIDEAK BAINO EZINGO DIRA ESKATU.
Zuen lanak AHOTSENEAn aurkeztu gura badituzue ondoren eskatzen zaizuen informazioa bete Ahotsenearen webean deskargatzeko dituzuen dokumentuetan:1.- Eguna: Abenduaren 6, 7, 8 edo 9an aurkeztuko duzuen.
2.- Ordutegia: 10:30-22:00. 30 minutuko tarteak izango dira.
3.- Zein formatotan egin gura duzuen.
4.- Bidali aurkeztuko duzuen lanari buruzko gura beste informazio www.ahotsenea.net blogean erakusteko ( argazki, bideo, zuen webguneetarako estekak, promo-orria...)
Baldintzak:* Lana euskarazkoa izatea.
* 2012n plazaratutakoa izatea.
E-lbidea:
info@ahotsenea.net AHOTSENEAREN WEBGUNEAN IZENA EMATEKO PDF-AK, INFORMAZIO GEHIGARRIA ETA BESTE AURKITKO DUZUE:
www.ahotsenea.net