Abenduaren 6an, larunbatarekin, Ahotsenea Sortzaileen Gunea aurkeztuko da Durangon. Euskal Liburu eta Disko Azokan sormenak izan behar duen berezko lekua aldarrikatzea da helburua. Aurkezpena eta gainerako ekitaldiak Landako Elkartegian (Azokaren aurreko eraikina) egingo dira.
Askotariko idazle eta musikariek esku hartuko duten egitarau oparo eta zabala atondu dute larunbat goizerako. Euskal Herriko musikari eta idazle guztiak gonbidatu dituzte eta ekimena erabat irekia da.
AHOTSENEA 2008
EGITARAUA
EGUNA: Abenduaren 6a
ORDUA: 10:00-15:00
LEKUA: Landako Elkartegia ( Azokaren aurreko eraikina)
LIBURU ZEIN DISKEN AURKEZPENAK, SOLASALDIA, MAHAI-INGURUA
10:00: Kazetarientzako gosaria.
10:30: Imanol Galfarsoro: Subordinazioaren kontra ( Saiakera- Pamiela)
11:00: Jose Inazio Basterretxea: Mandatarien gerla ( Nobela, Elkar)
11:15: Pog Mo Thon: ( Baga-Biga)
11:30: Xabier Amuriza eta Unai Ormaetxea ( Interneten- Lanku)
12:00: Rafa Rueda, Desoreka, UNE: Nork bere lan berria aurkeztu ostean, solasaldia.
12:30: Kirmen Uribe ( Nobela, Elkar)
12:45: Musikherriako diskoen aurkezpena
13:00 AHOTSENEA egitasmoaren aurkezpena
Euskal Herri osoko musikari eta idazle euskaldun guztiak gonbidatuko dira. Mikel Laboari omenaldi xumea.
MUSIKA EMANALDIAK
13:30: KEU
14:00: UNE
14.30: SEIREN