Ahotsenea zabaldu dute aurten.
Ahotseneatik kanpo gelditu diren lagunak
hartzeko asmotan, espazioaren birformulazioa egin dute. Zuzenekoak karpa batean egingo dira eta solasaldiak eta aurkezpenak bestean.
Gogoratuko
duzuenez, joan den irailaren 16an, sortzaileen gunean izena emateko epea ireki eta berehala (ordu eskasetan),
zuzeneko emanaldien eta liburu aurkezpenen eskaintza bete zen (40
zuzeneko eta beste 40 aurkezpen). Ororen gainetik,
Ahotsenearen
arrakastaz, pizten duen interesaz eta proiektuaren beharraz hitz egiten
du datu honek.
Hala ere, tamalez, hainbat eta hainbat egile kanpo gelditu
ziren. Gaur arte. "Aurreko asteetan, Ahotseneatik kanpo
gelditu diren lagunak
hartzeko asmotan, espazioaren birformulazioan ibili gara (finantziazioa,
tokia...)", adierazi du
Lutxo Egia koordinatzaileak.
Gauzak horrela,
bi karpa ezarriko dira aurten: bata zuzenekoetarako, non bi eszenatoki egongo
diren aurrez-aurre; eta beste bat solasaldi eta errezitaldietarako. Modu
honetan
55 kontzertu eta
36 solasaldi (gutxi