Hainbat ohe huts, euskal preso
eta iheslariei elkartasuna eta anaitasuna adierazteko diskoa da. Arrasaten egin zen azken Elkartasun Egunaren harira ikusi zuen argia, eta ondoren Durangoko Azokan aurkeztu zuten. Diskoa bost eurotan eskura daiteke. Folk doinuak dira nagusi diskoko zortzi kantuetan, gehienak bertsioak:
- Norantza bakarra (Mikel Antza eta Maixol Iparragirre)
- Burua hotz eta bihotza bero (Desk-kontrol)
- Nafarroa (Dirty Brothers)
- Altxa gaitezen (Des-kontrol)
- Amaiur (Enboskada)
- Batasuna (Pantxoa eta Peio)
- Duintasunez eutsi (Des-kontrol)
- Ongi etorri (Enboskada)
Ahotsa: Urtzi Belastegi
Baxua eta ahotsa: Oier Beitia
Gitarra eta ahotsa: Aiser Sala
Akordeoia eta teklatua: Igor Sala