Gontzal Mendibil Victoria Eugenia antzokian. Argazkia: Urko Ansa.
Argiak itzali dira: hainbeste denboran zain egon ondoren, Gontzalen bakarkako kontzertu oso bat ikusteko parada izango dut. Han dastatutakoa apartekoa izan da, goi mailako musikarien nota magikoak, kanta sentiberak, abeslariaren karisma, dena izan da harritzekoa. Gainera, kontzertu orok borobila izateko behar duen azken ukitua ere presente egon da: ikuslegoaren parte-hartzea.
Parte-hartze pasiodun eta sentitua, lehen lerroetan eta erdialdera arte,
bederen. Joan den abenduaren 26an antzokia bete zen ez dakit, baina arratsaldean ez zen sarrera
askorik gelditzen. Lehen aipatu dut (oso oker ez banago)
Gontzal Mendibilen
kontzertu oso bat ikusten nuen lehen aldia zela, baina kontuan hartu
behar da beste 5 aldiz ere ikusia nuela, 3 aldiz
Gu Gira espektakuluan,
eta beste bitan
Euskal Herriko Lur Maitea-n. Hauetan Gontzal forma ezin
hobean eta martxa izugarriarekin egon bazen ere, kontzertu oso bat beste
gauza bat da, eta zalantzak nituen barne-barneko disko berri honekin
gauzak nola izango ziren, nahiz eta bikaina izango zenaren susmoak izan.
Erantzuna: Gontzalek bi aspektuak dominatu zituen, baina sorpresa asko
ere eman zizkidan: abesti berriei zuzenekoan aldaketa batzuk sartu
zizkien, adibidez, eta biziago eta ikuslegoarentzat erakargarriago egin
zituen.
Hasierari, ordea, bere beste pasioetako batekin ekin zion, hain zuzen
ere Iparragirreren bi abesti eder hauekin:
Ara nun diran eta Gontzalek
berak musikatutako
Beltzarana,
Iparragirrek Argentinan zela idatzi
zuena. Bigarren horretan jada
Marife Nogales abeslari andoaindarra igo
zen, bi ahotsetan zain geneuzkan momentu gogoangarriei sarrera emateko.
Marifek urte dezente daramatza Gontzal Mendibilekin elkarlanean, baina
mundu mailan ere famatua da opera, zarzuela eta goi mailako beste
hainbat saltsatan. Zenbaitzuk ETBko Sorginen laratza saiotik ezagutuko
duzue, hor ere kantatzen baitzuen. Honela, emanaldian zehar hainbat
sartu atera egin bazituen ere, abesti gehienetan oholtzan izan zen, gure
zorionerako.
Gontzal Mendibilek ahotsa beti bezain leunki maneiatzen
du, baina bariazioak sartzea oso gustuko du, eta abesti berriak oholtza
gainean hobetzea lortu du, batzuetan soul ukitu bat eta besteetan swing
taupadak erantsiz
Disko berrian buru-belarri sartu ziren, orduan.
Nire bihotzak zure
begiak ditu eta
Badakizu zer den gure herria? momentu klabeen testigu
izan ziren: zenbaitek diskoa ezagutzen ez zutela argi geratu bazen ere,
Zeanurikoak abesti berriekin egin zuen apustua ondo atera zitzaion. Bi
horiek nahiko pausatuak eta sakonak direnez, isiltasuna nagusi izan zen;
baina hurrengoa abestiaren (
Edan itzazu egunak) bukaeran, arriskatu
egin zuen, eta kanta amaituta zegoenean, errepikara berriz jo zuen,
baita entzuleoi abestu arazi ere. Arriskatu egin zuen, eta hor egon zen
kontzertuaren klabea: jendeak segitu egin zion. Ondo atera zitzaion. Eta
formula hori, hainbatetan errepikatu zuena, garaipenaren sinbolo
bihurtu zuen. Eta hori dena, disko berria oso-osorik jota, gainera!
Horretaz nahi nuen hitz egin: lan berria goitik behera jotzea arrisku
handiko abentura da, alde batetik, eta bere buruarekiko konfiantzaren
erakusgarria, bestetik. Abesti zahar asko faltan sumatu bagenituen ere,
pozik irten gintezen lortu zuen. Aurreko diskotik jo zuen bakarrak
(
Neure txiki polita-k) ere arrakasta izan zuen. Bere kontzertu,
espektakulu eta musikalei plus hori emateko daukan ohiturari jarraituz,
Begiratu niri abestirako sorpresa polit bat gorde zigun:
Ioritz
Galarraga eta
Ane Anza dantzari bikainek abestiari beraien estilo
ikusgarriarekin lagundu zioten. Benetan polita, baita akrobatikoa ere.
Alex Angulo aktore zendu berriari eskainitako
Nola liteke izan zen beste
gailurretako bat, suminduta ikusi genuen kantariaren partetik.
Zaharretan zaharrenak eta seguru aski bere abestirik ezagunenak,
Bagare
mitikoak, sekulako arrakasta erdietsi zuen, baina berriro ere abesti
berrietara saltoa zetorren:
Maite ninduzula