Kartela itxi da. Printzipioz, iazko arrakasta lortzeko modukoa da.
Kartelburuekin batera, Built To Spill, Damien Jurado, Junip, Dover,
William Tyle edota Crocodiles ariko dira. Euskal herritarren artean,
Belako, Delorean eta Audience dira plater fuerteak, baina gehiago
daude...
Iaz Igeldoko jolas parkean egon zirenek badakite jaialdi hau berezia dela. Behar bada bere kokapen zoragarriak izango du horretan zer ikusteko asko. Donostiako badia ikusgarri bistaratzen da han goitik, taldeak jotzen ari diren bitartean. Eta jolas parke dekadente horrek (ez dezatela aldatu!) halako iraganeko xarma eskaintzen dio multzoari. Taldeak noski, jaialdiaren soinu-filosofiarekin bat datoz salbuespenak-salbuespen. Filosofia hori "indie" hitzarekin mugatzen ahal dugu erratzeko beldurrik gabe. Rockzaleentzako gehiegi, iaz agerian geratu zen moduan, baina ezin uka antolatzaileek osotasun koherente bat lortzen ez dutenik.
Aurten, koherentzia hori lortzeko Crystal Fighters, Delorean, Junip, Damien Jurado, Belako, Allo Darlin eta William Tyler jarri dituzte eszenatoki nagusian, noiz eta irailaren 6an (ostirala). Eszenatoki txikian berriz, Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus eta Roulot taldeek joko dute.
Larunbatean Dinosaur Jr. ditugu kartelburuak. Haiekin batera, Built to Spill, Dover (Evil came to me diskoa joko dute), Crocodiles, Bobby Bare Jr., Audience (ikusi hemen euren bideo berria) eta Disco Boom ariko dira esznatoki nagusian. Txikian berriz, Cohen, U.K. Bill, Lou Topet, Istrian eta Napoka Iria taldeek joko dute.