OSTIRALA
Ladrones de Guitarras donostiarrak izan ziren lehenengoak taula gainera igotzen. Hiriko lehenengo taldea izan zen Igeldo musikaz mozorrotzerako orduan eta baita lehenengoa beroa jasaten eta lehen orduetako jende apurra girotzen. Izan ere, dozena eskas ikusle zituzten kontzertua asterako orduan, eta kopurua ez zen gehiegi igo minutuak pasa ahala. Hala ere, eszenatokiaren aurrean geratu zirenek (familia kideak eta lagunak batez ere), kalitatezko rock instrumentalaz gozatu zuten. Los Coronas-en antzerako proposamenak gerriak mugitzera animatu zituen eta eszenatokitik irten zirenean, batek baino gehiagok abesti pare bat gehiago eskatzen zuen ardura barik.
Arrunta da gaur egun Euskal Herriko tabernetan rock proposamen ezberdinak aurkitzea, baina ez da hain erraza Correos bezalako taldeak gurean ikustea edota entzutea. Donostiarrak dira hauek ere eta Red Bull autobusaren gainean emanaldi ikusgarria eskaini zuten ordu eskasean. Nahiz eta lantzen duten musika ohiko sustraiak eduki, oso ondo dakite torlojuari buelta bat ematen originaltasuna eta emozioa piztuz. Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, zera zioten: