Crystal Fighters. Argazkia: Neil Krug.
Egia esateko, aurkezpen mundial hau kazetari eta zale gutxi batzuen aurrean eginen du Britania Handiko pop eta elektronika taldeak: gehienez 300 pertsona.
Gonbidatuei akelarreen aintzinako historia eta tradizioa azalduko zaie. Euskal musika egonen da plazan eta ondoren lezeetara abiatuko dira.
Belako eta
Wilhelm & The Dancing Animals taldeek joko dute lehendabizi eta ondoren britainiarren
show bereziaren ordua iritsiko da. Streaming bidez mundu osora zabalduko da kontzertua.
Suposatzen dugu zaila izanen dela
sarrera bat lortzea, baina bertan egon nahi baduzu, Kutxabank-ek (patrozinatzailea) bere bezeroen artean sarrera batzuk zozketatuko ditu newsletter eta sare sozialen bitartez (
www.facebook.com/kutxabankjoven)
Gogoratu hala ere, Crystal Figthers eta Belako
Kutxa Kultur festibalean ariko direla ere irailaren 6an Kutxa Kultur Festibalean Igeldoko jolas parkean.
www.ginmusica.comwww.facebook.com/ginmusicawww.kutxakulturfestibala.com