Ama donostiarrak
Pop suabea, sentikorra eta gertukoa egiten du Donostiako AMA taldeak. La Buena Vida eta Le Mans-eko musikariek osatua, lehen diskoa argitaratu berri dute Jabalina diskoetxearen eskutik.
Edozein izaten ahal den gau batean telebista pizten duzu. Kanaletatik goiti behera zabiltza, kate ikusienetatik
sharea bost axola zaien horietara pasatuz. Hiriko telebistan film zahar bat aurkitzen duzu sortze urteari dagokionean, baina gaur egungoa mezuaz denaz bezainbatean. Irudia pikorrez lepo ageri da, soinuak ez du kate generalisten potentziarik. Baina pelikulari