Remateren diskoaren azala.
Azkenaldi honetan izan dudan sorpresa atseginetakoa izan da disko hau.
Egia esan, eskaintzen duen maila altua ez nuen espero. Alde batetik, Remate talentuko musikaria dela onartu arre, batzuetan bere gaitasuna
eta irudimena gehiegi erakutsi nahi izan duela iruditu zait, ikasgelako
azkarrena dela etengabe gogorararazi nahi baligu bezala. Eta horren
ondorioz bere abestiak arimarik gabeko dekoraziozko objektu hutsen moduan
ikusi ditut sarritan. Beste alde batetik, diskoa oparitu izanak eta 7
abesti besterik ez edukitzeak denborapasa arin eta erraz ahazteko modukoa
izango zela sinistarazi ninduten.
Baina ez, ezta gutxiago ere.
Disko aparta da hau. Benetan atsegina, inspiratua, irudimentsua,
atxekigarria eta aspertzen ez duena. Pop musika onari eskatzen zaizkion
dohain guztiak dauzka azken batean. Magnetic Fields-ekin elkarlan egin
izateak hainbat gauza erakutsi dizkio doinuak dotoreziaz janzteko
garaian. Hitzen ikutu surrealista eta une askotako kutsu psikodelikoak, Flaming Lips-en musika dakarkit burura.
Pop
argitalpenen artean merezimendu osoz nabarmentzeko arrazoiak eman
dizkit disko honek
Baina horren gainean eta noizean
behin, bere bizar luzea eta guzti, moondog-en oinordeko balitz bezela
zarata pittin bateko lainoen artean orkestazio leun eder batzuk sartzen
ditu. Eta orduan erabat menperatzen nau eta pop
argitalpenen artean merezimendu osoz nabarmentzeko arrazoiak ematen
dizkit. Hau bai dela oparia eta ez gehienetan aldizkariek oparitzen
dituzten merkealdiko bildumak (ze zentzu dauka gaur egun beti
zakarrontzian bukatzen duten horrelako cd-ak oparitzea? Beno, beste
baterako utziko degu eztabaida hori...)