Festibalaren kartela.
Nazioarteko zein Euskal Herriko talde andana bilduko ditu jaialdi honen lehen edizioak: aipatutakoez gain, The Raveonettes, the Wip, Russian Red, Love of Lesbian, Los Campsinos!, Delorentos eta Anari arituko dira, Gipuzkoa aldeko beste 10 talderekin batera, euskaldunak horietako asko. Sarrerak oso merke daude gainera: 10 euro eguneko. IRAKURRI HEMEN BEHAR DUZUN INFORMAZIO PRAKTIKO GUZTIA
Igeldoko jolas parkeak, musikazale askorentzat haurretako oroitzapen atseginen gordelekuak, indie itxurako Kultur Kutxa Festibalaren lehen edizioa hartuko du bi egunez, noiz eta irailaren 7an eta 8an. Indie esan dugu, eta hala da, bain baina askotariko taldeak ikus eta entzuteko parada izanen da.
BEHIN BETIKO ORDUTEGIAK
IRAILAK 7, ostirala AGERTOKI NAGUSIA18:00-19:00 RUSSIAN RED + BELLE & SEBASTIAN
www.russianred.es /
www.belleandsebastian.com19:40-20:40 THE WHIP
www.thewhipband.com21:20-22:20 THE RAVEONETTES
www.theraveonettes.com23:00-00:30 MAX
GARRAIOAK
Goizeko 11:30etik aurrera, martxan egongo da Funikularra parkera
igotzeko, eta doakoa izango da egun osoan Festibaleko publikoarentzat
SARRERAK
Sarean (www.kutxasarrerak.net) eta kutxako kutxazainetan eskura
daitezke. Gainera, bi txarteldegi egongo dira jaialdi egunetan, Festibal
eremuaren sarreran, autobus geltokiaren ondoan, eta Funikularraren
txartel leihatilan.
Sarrera txartelaren 10 euroak
BESTE
JATEKOAK
Parkearen eskaintzaz gainera, eremu berezi bat prestatuko da, terraza
batean, jatekoak eta edatekoak eskaintzeko 4.000tik gora pertsonari, 8
eremutan banatuta, mundu osoko gastronomia eskaintzarekin: kebab,
janari mexikarra, erreki argentinarra, Galiziako jana, krepe bretoiak,
artisau saltxitxak, pizzak