Giorgio Bassmatti donostiarra abeslari ezohikoa da. Eszenatokira lotsati keinuarekin igotzen da, jende gutxi hurbiltzen da bere kontzertuetara, abestiak egiten ditu baina segituan aspertzen da haietaz. The Pastels zein Teenage Fanclub taldeak omentzen ditu zuzenean bere gitarrarekin. Ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz kantatzen du eta ez du behin ere kontzertu bera errepikatzen, eta batzuetan, ikuskizuna kasik surrealista izan daiteke