EParen azala.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hiruko tolosarra sustraietara bueltatu da, gordin
Saurius (Bonberenea Ekintzak, 2013) diskoarekin burututako 40 kontzertutik gorako bira luzearen ostean,
Adorez izeneko EPa aurkeztuko du aurki Tolosako
Humus taldeak. Lau abestik osatzen dute lan berria. 2016ko otsailean grabatu zuten
Karlos Osinagaren gidaritzapean.
Humus sustraietara bueltatu ez ezik, hasierako formatura itzuli da, hau da, power trio bezala ezaguna den hirukotera:
Natalia (ahotsa eta baxua),
Mantxi (gitarra) eta
Aritz (bateria). Bonberenea Ekintzak-en esanetan, "proposamen gordina dakarte oraingoan, taldekideek zuzenekoetan transmititzen dakiten indarra eta intentsitatea estudioko lanean islatuz. Eurek dioten bezala, eszenatokia da bere tokia eta
Adorez bertara eramateko gogo handiekin datoz".
KANTU ZERRENDA1.
Hemen gelditzen da2.
Gorde3.
Adorez4.
Dutenari begira
Adorez EP-CD formatuan ikusiko du argia Bonberenea Ekintzak zigiluarekin.
Diseinua
Tzesne artista grafikoak burutu du.