entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Urko Ansa 2016-04-13

Azkena Rock jaialdiak behin betiko kartela aurkeztu du

Larunbatekoa izango da egunik fuerteena

ARF 2016 egunez egun. Behin betiko afixa. ARF 2016 egunez egun. Behin betiko afixa.
Lotura erlazionatuak
XV.  edizioa gori-gori dator. The Who, Danzig, The Scientists, Radio Birdman, Imelda May, Supersuckers, Lucinda Williams, Primal Scream edota Vintage Trouble taldeek ikusmin handia sortu dute komunitate rockzalearen artean. Ekainean ikusiko dugu zer emateko gai diren. Bestalde, Cobra, Sumision City Blues eta Los Brazos izango ditugu etxeko rockaren ordezkari.

Itxi dute jada aurtengo Azkena Rock 2016 jaialdiaren kartela. Azken urteetako onena, zale askoren esanetan. ARF-ren "benetako" izipiritua iltzaturik dakar aurtengo afixak. Egunik fuerteena larunbatekoa izango da, The Who, Radio Birdman, The Scientists, Imelda May edota Supersuckers taldeek joko baitute. 

The Who talde mitikoa aurtengo Azkena Rock Jaialdian izango dela iragarri du Last Tour Internationalek. Duela 9 urte Barakaldon egindako erakustaldiaren ondoren, ikusmina apartekoa da kartel-buru izango den mitoa ikusteko. Pete Townshend-ek entzumen arazo larriak dauzkan arren, kontzertuak egiteko nolabait moldatzen da, eta jarrera aldetik dena emango duela ziurra da. Duela bi urte taldearen 50. urteurrena ospatzeko hasi zuten biraren jarraipena dugu hau. Itxuraz, azkena. Non, eta Azkenan.

Horrez gain, Danzig talde estatubatuarrak Europan joko duen kontzertu bakarra hauxe izango da. Misfits eta Samhaim taldeetako kide ohia, Glenn Danzig-ek bere izena daraman taldea martxan jarri zuen 1987an. Doinu ilun, gogor eta atmosferikoen eta B serieko filmen maitaleen zorionerako, Glenn forma onean dagoela dirudi.
The Scientists eta Imelda May ere duela gutxi iragarri ditu antolakuntzak. Lehenak Australiako punk legendarioak dira, 35 urtetik gorako esperientzia daukatenak, eta Imelda irlandarra, berriz, rockabillya maite duen ahots gaztea dugu, Billie Holiday eta beste hainbat erreferentzia ahaztu gabe. Duela urte gutxi ARFn bertan kontzertu oso interesgarria egin zuen. Los Brazos talde bizkaitarra ere zeresan handia ematen ari da prentsa musikalean. Espainiatik berriz, The Milkway Express etorriko da. Sevillarrek southern rock elegantea eskainiko digute.

Nobedade guzti hauek lehenago iragarritako proposamen tentagarriei gehitu zaizkie. Lucinda Williams, USAko sustrai musikaren ordezkari aparta, adibidez, otsailean iragarri zuten. Lucindak Azkenarako jaioa dirudi (ala alderantziz esan beharko genuke?). Countrya, folka, rock and rolla, popa
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.