El Vez, handia. Arg: Juan G. Andr
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gozatua hartu dugu beste behin bere izaera ongien definitua duen jaialdi rockzale honetan. Gozatua askotariko taldeak ikusi ahal izan ditugulako, gozatua horietako askoren kalitatea ikaragarria izan delako, gozatua sorpresa atseginak eraman ditugulako etxera. Imelda May, The Hives eta Chris Isaak luze gogoratuko ditugu.
ROCK AND ROLL BALL OF FIRE
The Jim Jones Revue entzun zitekeen festibal eremutik kanpo Mendizabalara iritsi ginenean ostegun arratsaldean. Autotik atera eta piano baten nota bihurri bezain klasikoak entzuten ahal genituen. Rock and roll erretzailea. Barruan jada, areagotu egin zitzaigun Jim Jones taldeak transmititzen duen indarra. Atentzioa jo zigun beren grabazioetan ez bezala (erabat saturatuak), soinu garbiagoa zuela zuzenean, gain-saturaziorik gabe, baina erabat erotua eta espidikoa. Zapore klasikoko bere set bizia