entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Urko Ansa + Entzun! 2015-05-18

Ocean Colour Scene eta The Last Internationale taldeekin itxi dute aurtengo Azkena Rock jaialdiaren kartela

Ocean Colour Scene. Ocean Colour Scene.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Ekainaren 19an eta 20an egingo da Mendizabalan

ARF jaialdiaren 14. edizioak behin betiko kartela aurkeztu du. Ocean Colour Scene eta The Last Internationale izan dira kartelera gehitu dituzten azken bi taldeak.
Birminghamekoek Painting izenburuko diskoa aurkeztuko dute larunbatean. 25 urtetik gorako ibilbidea egin du dagoeneko brit-poparen babesean sortu zen talde honek.
The Last Internationale taldeak berriz, rock amerikarra egiten du, eta ostiralean taularatuko da.
ARF Rock Party lehiaketaren irabazleek ere joko dute Mendizabalan. Hauek dira taldeak: The Outside Hourse, Black Horde eta Madmartin Trio.

Beraz, hemen dugu jada Azkena Rock jaialdia. Hamalaugarrenekoz egingo da Gasteizen, beti bezala, eta hamahirugarrenekoz Mendizabalan.
Aurtengoak ere (duela bi urteko jaitsiera erlatiboa gaindituta) itxura ezin hobea dauka. Oraintxe aipatutako nobedadeez gain, jarraian festibalean ikusiko dugunaren laburpena doakizue:
Ohi bezala, ostirala izango da egunik indartsuena (jende gehiago erakartzeko, noski). ZZ Top mitikoak izango ditugu kartel buru. Boogie rocka eta hard musikaren maitaleen ametsa, 2008ko BBK Live jaialdian ikusi genituenok nekez ahaztuko dugun emanaldia errepikatu dadin nahi dugu. Television, duela 10 urte Azkenan bertan egin zuten erdipurdiko kontzertuaren ondoren, oraingoan Marquee moon disko osoa jotzeko asmotan datoz. 90etako eszena alternatiboaren zaleek L7 estatu batuarren emanaldian hartuko duten gozatua ez da nolanahikoa izango. AEBetako neskek, antza, Azkena Rock jaialdiak hainbat urtez egindako erreguei kasu egin diete. Dena den, seguru aski Europako beste eskaintza batzuek ere eragina izan dutela. Donita Sparks eta enparauak (denak emakumezkoak) itzuli egin dira, eta Gasteizen izango dute testik interesgarrienetako bat. Hamarkada beretik irten gabe, D-Genaration glam-punk taldea ere itzuli da, sinestezina badirudi ere. Black Mountain-en hard eta progresiboa dira eguneko beste gailurra. Bestalde, Bilbao Hiria lehiaketa irabazi zuen Arrigorriagako Highlights-ek aurtengo ARFn jotzeko aukera ondo baino hobeto aprobetxatuko duelakoan nago.

Larunbatak ere rock bortitza ekarriko du Mastodon metalzaleen eskutik, Red Fang eta Cracker bikainak ahaztu gabe. Hard rocka utzi gabe, erne Wovenhand-ekin, soinu bortitzagoak esploratzen ari baitira azkenaldian. Eagles Of Death Metal, duela urte dezente Azkenan bertan inpresio ona utzi ondoren, oraindik txantxetako taldea ez dela frogatu nahian dabil. Zuzenekoan egin beharko dute lan hori. Eta adi Reigning Sound taldearekin, iazko diskorik ederrenetako bat sinatu baitzuten: Shattered.
Off!, John Paul Keith, Powersolo, The Outside Hours, Black Horde, Kvelertak, The Dubrovniks, JD McPherson, The White Buffalo, Lee Bains III & The Glory Fires, Nico Duportal & his Rhythm Dudes, Sven Hammond eta Mad Martin Trio dira momentuz iragarrita dauden taldeak. Informazioa ematen jarraituko dugu, antolakuntzak jakinarazpen berriak egiten dituen heinean.
bidali zure berria Bidali zure berria
SARRERAK

Bi egunetarako txartela: 79

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.