Heldu den azaroaren 3tik 5era Kutxa Kultur Festibala burutuko da Gipuzkoako hiriburuan. Wilcok irekiko du kontzertu sorta interesgarri hau. Primal Screamek berriz, bere Screamadelica diskoa joko du.
Wilcoren kontzertuaren ondotik, Cristina Rosenvingeren txanda iritsiko da azaroaren 4an, Kuboan. Azaroaren 5ean jaialdiaren ekitaldirik handiena burutuko da, non eta Anoetako belodromoan. Thee Bandy Hips eta We Are Standard talde euskal herritarrek irekiko dute Primal Scream kartelburu izanen duen kontzertua. Primalek hain zuzen ere, 1991en argitaratu zuen Screamadelica diskoa joko du.
Aipatu hiru kontzertuetako bakoitzean, tokian tokiko talde bat arituko da gonbidatu gisa. Publikoak hautatuko ditu bere botoa emanez www.gaztekutxa.net edo www.facebook.com/kutxakultur webetan.