Mikel Markez.
Mikel (Errenteria, 1971) elkarrizketatzea beti da plazera, baina horrelako disko bat aurkezten ari denean, plazer hori bikoiztu egiten da. Indar bat dabil hor diskoa (Elkar, 2013) bere ibilbideko onena dela uste dut, heldutasun artistikora iritsi baita, eta bete-betean asmatu baitu bere mundu aberatsa abesti eder eta sakonetan txertatzen. Ia musika eta hitz guztiak bereak dira; sentsazio eta sentipenik ederrenen adierazle hutsak.
Elkar estudioetan, Donostian, daukagu hitzordua Mikelekin. Harrigarria bada ere, puntuala izan naiz oraingoan. Kafe bat hartu eta sofan eseri gara. Laster jarri dut grabagailua martxan, Mikeli ahalik eta galdera gehien egin nahi baitizkiot. Goazen!
Bi urte bakarrik pasatu dira zure aurreko lanetik (Hiri hartan izan zen, Elkar 2011). Aurrekoarekin tarte handiagoa behar izan zenuen.Bai, baina tartean bilduma bat ere egon zen (
Zure begiek, 1988-2008). Nire hasierako garaietan, oroitzen dut 1992tik 1999ra 6 disko atera nituela, baina ez dut sekula presiorik izan, ez dut disko etxe batekin kontraturik izan