Diskoaren azala.
Keu Agirretxea (Uek, Fjord, Etsaiak...) eta Xabier Iriondo (Afterhours) musikariek
indarrak batu dituzte ohizkanpoko disko bat atontzeko, batzuetan
txundigarria, bestetan arraroa, beti ere komertzialtasunaren
parametroetatik oso urrun dagoena. Esperimentazioaren eta autore-kantugintzaren
artean kokatua, diskoak biltzen dituen hamar piezekin nahieran jolasten
du bikoteak. Apurtu (
Sekretua) eta kiribildu (
Zure neguan) egiten dituzte, aurretik
asma ezinezko egiturekin muntatzen dituzte (
Buru-Handien mendekua) eta,
gutxien espero duzunean, behe laino baten gisako atmosferak altsatzen dituzte gure zentzumenak lausotzeko (
Kalandi). Kirmen Uribe
Amak einddako
jertsak olerkia errezitatzen entzungo dugu ere.
Bestalde, Keuren ahots melodiek giro (askotan) kezkagarriekin egiten
dute topo, elkarren arteko kontrastea areagotuz. Diskoaren amaiera
aldean berriz,
Urriak 19 kantua zain dugu, hasiera aztoragarri
bezain zinematografikoa duen pieza.
Disko honetan ez da ezer espero duzun bezalakoa. Eta horrek berezia ez ezik, oso estimagarria bihurtzen du.