Diskoaren azala.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Antton Aranburuk, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlariak, bere lehen lana aurkeztu du. Goraka du izenburua. Euskaraz abestutako kantuak dira bere osotasunean. Horien guztien abiapuntua Aranbururen gitarran kokatzen da, berak konposatu eta abesten baititu kantuok.
Antton Aranburu busturiarra bakarlari berria dugu, behinik behin diskogintza eta musika ekoizpenari dagokienez. Kantugintzarekin duen harremana txikitatik datorkio, bere aitak gitarra jo ohi zuen, eta abesten igarotzen zituzten hainbat afalondo. Musikari autodidakta da. Gitarra jotzen hasi zen Busturian, herriko jaietan, bertako dantza taldeari musika jartzen zion bandan. Laster hasi zen musika taldeetan jotzen. Talde horietatik, bi lirateke azpimarragarrienak: Gangarrak (Busturian) eta Ezak Etsi (Gasteizen).
Zenbait urtez kantugintza alboratuta izan ondoren, 2009ko udazkenean bere errepertorioko 14 kantu batu zituen, eta Gasteizko lau lagun musikariren laguntzarekin, entseguak hasi zituen. 2010eko apirilean Azkarateko Katarain estudioetan grabatu zuen bere lehen lana,
Goraka izenarekin aurkezten dena TX Diskak zigiluaren kolaborazioarekin.
Goraka diskoan folk, rock eta pop melodiez zipriztindutako abesti dotoreak aurkezten dira, bere osotasunean euskaraz abestuak. Letrek eta mezuak badute bere garrantzia, izan ere horietatik abiatzen da proiektu osoa. Kontatzen diren istorioak jendeari igortzeak merezi zuela uste zuen Anttonek, bai talde osoak ere. Hitzek badute euskarri komun bat: melankolia, nostalgia, maitasuna, ametsak, etab. Baina guzti horien gainetik diskoko abestietan sentimendu eta proposamen optimista bat gailentzen da. Hortxe finkatzen da hain zuzen proiektuarentzat aukeratutako izena:
Goraka.
Zuzenekoei dagokionez, taldeak
Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak izena hartu du, eta ondokoek osatzen dute:
Antton Aranburu: ahotsa eta gitarra akustikoa
Juanma Gere