Hamarkada luzean aritu zen Andoni Tolosa MORAU Euskal Herriko bazter guztietatik bere kantuak eta kontuekin. Tarte horretan hiru grabazio kaleratu zituen: sifoiarena, Kantu galduak, Amodio domestikoak.
Gabonen bueltan TXUKALDA izeneko disko berria grabatu berri du, aspalditik dabilen taldearekin. Grabazioa otsailean kaleratuko da eta MORAU TA AGOTAK izenpean defendatuko dute zuzenean.
Grabaketan gonbidatu bereziak ere izan dira, besteak beste PETTI gitarra jotzen bi kantutan eta JABIER MUGURUZAren soinua beste batean. Azala eta barruko ilustrazioak MATTIN marrazkilariaren kargu izan dira, disko polita osatuz.