Antton Aranburu.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bizirik (Gaua Producciones) da Antton Aranburu musikariaren bigarren diskoa. Aspalditik Gasteizen bizi den kantu-egile busturiarraren lan berri hau, bere estreinako diskoa kaleratu eta hiru urtetara dator. 11 kantu berri, 4 musikariren laguntzarekin grabatua. Estilo aldetik anitza dugu Bizirik, mezu baikor zein sozialez betea, besteak beste, migrazioa, gizateria, kutsadura, zahartzaroa, heriotza, familia, adiskidetasuna eta maitasunari abesten dielarik. Jarraian, Anttonek Entzun!-i esandakoak.
Zure estreinako lanean, Goraka zetorren musikaria zen Antton Aranburu. Oraingoan berriz, Bizirik dagoena. Baina, zergatik eta zertarako bizirik? Badirudi azken aldian den-dena ilun dagoela, bai lagun arteko elkarrizketak, bai gizartea, bai arimak