entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-5-23

Juan Carlos Lerari omenaldia - Kafe Antzokia (Bilbo) Parabellum

Parabellum taldea Kafe Antzokian. Argazkia: Urko Ansa. Parabellum taldea Kafe Antzokian. Argazkia: Urko Ansa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gonbidatu mordoa, Antzokia leporaino beteta eta momentu gogoangarri asko geneuzkan zain gau honetan, pasa den irailaren 16an zendu zen Juan Carlos Lera partaideari eskainitako omenaldian. Lera 1989an sartu zen taldean, nahiz eta lehenago kontzertu batzuk ere egin zituen 1985 aldean, Txisko soldaduska egitera joan zenean. Gitarra jole mitikoa 89tik amaieraraino egon zen, 1998raino alegia, eta bost urte geroago taldea itzuli zenean hantxe izan zen, 2004an Zaragozan egiten ari ziren kontzertu batean, bihotzekoak eman zion arte. 10 urte gehiago bizi izan zen, baita zuzeneko batzuk eskaini ere, baina azkenean bere gaitzak betirako eraman zuen iaz.


Hasieran, pantailan iraganeko irudi batzuk ikusi ahal izan genituen, bai Lera baita beste partaideenak ere, eta hainbat abestiren zatiak: Besteak beste, Rendidos, Nunca es tarde, Johnny el guapo eta No lo pienses ms. Guztiak, bere estilo melodiko berezi horrekin, bere garaian Lerak kantatu zituenak. Kuriosoa den arren, kontzertuan haietatik bakarra entzun ahal izan genuen: Johnny el guapo. Baina ez ditzagun gauzak aurreratu eta harira joan gaitezen.
Ez zen kontzertu ona izan. Taldearen historian hainbatetan bezala, soinua ez zen onena izan, akatsen bat ere egon zen, baina berezkoa duten pasio horrek edozer gau aurrera ateratzeko ahala erakutsi zuen. Horregatik ikusi dezakegu askotan antzokia erdi hutsa, sekulako teknika daukaten taldeekin; aldiz, Parabellum bezalako talde komunikatzaile eta autentikoek hilabete lehenago sarrera guztiak agortzen dituzte. Oholtzan, Josu Korkostegi atabal eta ahots nagusian, Lino baxuan eta ahotsean, eta 2003an taldean sartu zen Pedro De La Osa (Gris Perla, MDH, Bulldozer) gitarran eta ahotsean. Oso fuerte hasi ziren, Kancin de amor mitikoarekin. Benetan esanguratsua izan zen, emozioak bor-bor eta mundu guztia abestia hasieratik amaieraraino abesten.

Kontzertuko azken abestietan, bai Lino, Josu eta Pedro malkoei eutsi ezinik egon ziren, Mamen eta beste batzuk bezala. Ez zen gutxiagorako, Lera musikari oso maitatua baitzen gurean

Segidan, ustez omenaldi gau honen elementurik erakargarriena martxan jarri zen: gonbidatuen dantza. Aldiz, hainbeste izateak (20tik gora!!) aldiro erritmoa errotik mozten zuela uste dut. Parabellum bezalako talde batek segida bat behar du, erritmoari eutsi eta bihotzak sutan jarri. Akats hori ahaztuz gero, ordea, betirako gogoratzeko hainbat momentu bizitu genituen, dudarik gabe. Alfredo Piedrafita izan zen lehena, Dime t abestian dena ematen. Bere posturak eta estilo konpara ezin horrekin listoia oso goian utzi zuen. Segidan, Parabellumek bakarrik (hemendik aurrera, gonbidatuaren izena esaten ez dudanean, hasieran aipatutako hirukotea dela kontuan hartuko dugu) A toda ostia hunkigarria eskaini zigun, espero genuen dinamikan sartu ginen bitartean: bigarren diskoa (Bronka en el bar) izan baitzen errepertorioan jaun eta jabe. Kaotiko taldeko Aguayok Jugar a ensear-en gitarra jo zuen, eta soberan zegoen abesti bat jarraian: Johnny el guapo. Sekula gustatu ez zaidan pieza plasta hau (taldeak egin duen abesti eskas gutxietako bat) Doctor Deseoko Francis Dezek abestu eta gitarran Uoho aritu zen, Parabellumekin batera, noski. Jendeak, antza, abestia oso gogoko du. Besteoi, itxaron eta hurrengoa zein izango den pentsatzea dagokigu.

Ez zen kontzertu ona izan (...) baina berezkoa duten pasio horrek edozer gau aurrera ateratzeko ahala erakutsi zuen

Parabellumek Kien kiere eta La balanza jo zituen, eta erritmoa berreskuratu bazuten ere, hurrengoan, Dar tierra y llorar-en alegia, soinua pikutara joan eta hainbat minututan kontzertua geldi arazi zuen. Euskal Herriko punkak errestatzen duen maldizio fama berriz ere bete betean konplitu zen. Ausentes eta Serie Z taldeetako Sebas zen momentu horretan gonbidatua. Josuk bateria soloa eta bakarrizketa luze batekin (kontzertu osoan bezala, bakarrizketa gehiegi eta luzeegiak) bete zuen denbora luze hori. Boikot taldeko Albertok Las paredes-en gitarra jo ondoren, Josu Distorsin izeneko urakana taularatu zen. Bere hiperaktibitate eta euforiarekin kontzertu osoko momenturik onenak eskaini zizkigun Envenenado boteretsuan: badakizue, Llagas en tu piel, tu sangre podrida!!. Sekulakoa.
Txiskoren txanda, jarraian. Txisko hasieratik 1989raino Parabellumeko partaidea izan zen. Hau da, lehen disko mitikoa grabatu zuen. Musika mundutik urrun urteak daramatzan arren, sekulako presentzia erakutsi eta No hay opcin eta Ests solo momentu biziki interesgarri bihurtu zituen. Gonbidatu gehiago: Urtzeko Xabi Esta noche acabar con ella-n (misteriotsu eta beti bezain karismatiko agertu zen), Poniboy atabalak zigortzen Noviembre 92-en (tamalez, Linok ezin izan zuen jatorrizko abestiaren tonura iritsi inongo momentuan), Bizar anaiak (Mikel eta Gorka) La locura ahaztezinean (euskaraz estrofa batzuk sartu zituen Mikelek), eta Gris Perlako Josu Imaginas baztergarrian (abesti hau, Johnny el Guaporekin batera, errepertoriotik kendu egingo nuke zalantzarik gabe).
Parabellum hirukotearen (ez ahaztu: Lino, Josu, Pedro) txanda berriz, tamalez 3 abestitarako bakarrik: Verdad o mentira (Lerak Parabellumentzat konposatu zuen lehen abestia), Hipcritas (biharamunean ospatuko ziren hauteskundeei eta alderdi politiko guztiei eskainia) eta Mira ke no lo ves?
Norton Gorosabel-ek, Parabellumen omenaldi diskoan ez bezala, Eres sombra abestia ez zuen abestu, soilik gitarra jo baizik. Tonino (MCDren azken etapako abeslaria eta egun Toni Metralla y Los Antibalaseko partaidea) abeslariaren jarraitzaile sutsua ez naizen arren, RocknRoll izugarrian jarri zuen gogoarekin bakarrik sekulako momentuak eskaini zizkigun. Antibalas taldeko Vitxo ere oholtzan izan zela uste dut.

Josu Distorsin izeneko urakana taularatu zen. Bere hiperaktibitate eta euforiarekin kontzertu osoko momenturik onenak eskaini zizkigun Envenenado boteretsuan
Vulpeseko Mamen agertzea grinaz desiratzen genuenok lortu genuen, azkenean, gure momentua: Urk8 taldeko Urko lagun zuela, Barakaldokoen abestirik ederrenetako bat abestu zuen jada bere instrumentua utzi eta zutik zegoen Josu Korkostegi bateria jolearekin batera (hain justu Txarriboda diskoan bezala): La vela se apaga. Mamenen ahotsa ez zegoen bere momenturik onenean, eta momentu askotan zaila egiten zen bera entzutea. Hunkigarria eta oso berezia, hala ere.
MCD taldeko Jimmy atabaletan eseri zen, segidan, eta Paniks eta Serie Z-ko Zebuk gitarra hartu zuen, beti ere Josu, Lino eta Pedrok lagundurik, Barakaldo abestian. Porco Bravoko Asier gitarra jole apartak Bronka en el bar jotzeko aukera ezin hobeto aprobetxatu zuen bere punk rock txutea pasioz sartzeko. Adrenalina topera! Abesti honi sarrera eta epilogo instrumental bat egin zioten (Entrando en el bar eta Saliendo del bar, hain zuzen ere) zuzeneko diskoan bezala. Eta Un da en Texas (Parlisis Permanente madrildarrena den arren, Parabellumentzako bereziki aproposa dirudi) gupidagabeak azken agurrerako bidea egin zuen, inork espero ez zuen sorpresa harrigarri batekin: Smashing Pumpkins taldearen This arm-en bertsioa. El hombre del tiempo taldeko Asierrek atabalak jo zituen, Dr. Mahas Miracle Tonic-eko Nereak biolina, eta oso oker ez banago, The Playfull Ensembleko Ibai ere hor izan genuen.

Kontzertuko azken abestietan, bai Lino, Josu eta Pedro malkoei eutsi ezinik egon ziren, Mamen eta beste batzuek bezala. Ez zen gutxiagorako, Lera musikari oso maitatua baitzen gurean, baita Espainian ere (gonbidatu espainiarrak lekuko). Arazo tekniko eta gonbidatuen overbookingak markatutako omenaldia izanagatik, emanaldi oso berezia, hunkigarria eta errepika ezina izateak puntu asko bildu arazi zizkion. Ez da Parabellum gehiagorik egongo, ez dut uste. Hementxe idatzi zen gure musikaren talderik berezienetako baten historiako azken atala, ezusteko epilogorik ezean.
Azken apunte moduan, Bronka en el bar diskoko bederatzi abesti entzun genituen. Hace falta?-ko sei, eta No hay opcin eta Txarribodako launa. Adelante sin cabeza, taldearen estudioko azken lanak (eta era injustuan gutxietsiak) soilik Hipcritas izan zuen ordezkari. Detaile guztiak abesti zerrendan topatuko dituzue.
                                       
ABESTI ZERRENDA
Kancin de Amor
Dime t
A toda ostia
Jugar a ensear
Johnny el guapo
Kien kiere
La balanza
Dar tierra y llorar
Las paredes
Envenenado
No hay opcin
Ests solo
Esta noche acabar con ella
Noviembre 92
La locura
Imaginas
Verdad o mentira
Hipcritas
Mira ke no lo ves?
Eres sombra
Rocknroll
La vela se apaga
Barakaldo
Entrando en el bar
Bronka en el bar
Saliendo del bar

Un da en Texas (Parlisis Permanente)
This arm (Smashing Pumpkins)
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.