entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2014-01-15

Cumbia Reaction Rolando Bruno y su Orquesta Midi

7"-EP
Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Rolando Bruno, Argentinako Los Peyotes garage punk taldeko kide ohia da. 2005 urtean Peruko "cumbia chicha" deritzona jotzen ekin zion bere bakarkako ibilbideari eta egun, "one man band" gisa ibiltzen da han hemen garage psych eta beat estiloko kantuak cumbia estiloan eskaintzen. Bere bigarren EPa, Cumbia reaction, horren erakusle garbia da.
Hasteko, disko txiki honen azalaren ilustrazioa Estatu Batuetako Back From the Grave garage punk bilduma mitikoari egiten dion omenaldi garbia da: Rolando agertzen da Justin-en diskoak, "reggaeton arrakastak" edota "indie cool musik"-eko diskoak hobira botatzen. Barruan, berriz, cumbia estilora ekarritako lau kantu topatuko ditu entzuleak: A aldean, A 5 a
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Midi Orkestraren sekretuak eta beste bitxikeri batzuk

Brunok etxean grabatzen ditu ondoren zuzenean eskaintzen dituen baseak. Azken Funtastic Dracula Carnival jaialdian ikusteko aukera izan genuen. Gitarra elektriko bat, mikro bat eta iPod bat (oinarriz zein akonpainamenduz beteta) aski izan zituen bertaratutako publikoa dantzan jartzeko.
Cumbia reaction EPa 7 hazbeteko binilo formatuan argitaratu du eta interesatuta bazaudete, helbide honetan eska dezakezue: javoemo@hotmail.com



  • Rolando Brunok urtarrilaren 23an joko du Donostiako Be Bop-en Aullido At

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.