entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Xabier Gartzia Irizar 2005-04-04

NUEVA VULCANO Watt magikoak

Nueva Vulcano Nueva Vulcano
Bartzelonako Ainak arrasto sakona utzi zuen. Hainbat kontzertu ematearen poderioz talde ezaguna bilakatu zen, Euskal Herrian barne. Taldea desagertzean jarraitzaile asko Aina osatzen zuten taldekideek zer egingo zuten zain egon gara. Emaitza Nueva Vulcano taldearen estreinako grabaketa, Principal Primera, izan da. Rock indartsuko disko ederra, intentsitate eta melodiez josia. Artur, taldeko abeslari eta gitarra-jolea, izan dugu mintzakide.
Suposatzen dut hamaika bider galdetuko zizutela zure aurreko taldeaz. Zer suposatu zuen zuretzat Ainak?

Zaila egiten zait erantzutea, baina horri buruz gogoeta egin dut. Suposatzen dut Aina munduarekin erlazionatzeko era izan zela, tresna bat. Tresna bat baino gehiago, bidaiatzeko txartel bat.

Beharbada bi proiektuen arteko alde nabarmenena partaideen kopuruan datza: lehen lau zineten eta orain hiru. Honek taldearen soinuan eragina izango du, ezta?

Nik behintzat antzeko eran jotzen jarraitzen dut. Suposatzen dut Wences-entzat aldaketa alderdi teknikoan izan dela batez ere... Dena den, hemen denok denetatik egiten dugu, esaterako, bateria-joleak melodiak sortzen ditu maiz.

Disko berria prestatzen ari zarete. Noiz izango da grabaketa eta kaleratzea?

Orain gutxi Santi Garciarekin hizketan egon nintzen eta esan zidan bizilagunek grabaketa estudioa itxiarazi diotela. Ekainaren bigarren asterako datak genituen. Ea ordurako dena konponduta dagoen, ze Sant Feliu de Guixols-era, hondartzara, igotzeko gogoa dut. Diskoa udazkenean plazaratuko da.

Eta lehen diskoarekin gustura?

Egin genuenarekin oso pozik gaude. Neure bizitzan egin dudan gauzarik onenetarikoa izan da. Hurrengo diskoa musikalki desberdina izanen da, baina espero dut sormen prozesua aurreko lanean egindakoaren antzekoa izatea.

Aina zuzeneko taldea zen, kontzertu ugari eman zenituzten. Nueva Vulcanorekin ere hainbeste bira egin dituzue?

Uste nuena baino gehiago mugitu gara! Disko honekin 100 kontzertuetara iritsi gara. 31 emanaldiko bira egin genuen Europan. Iritsi nahi genuen Estatuko leku gehienetara iritsi gara dagoeneko.

Ainan hitzak ingelesez idazten zenituen, Nueva Vulcanon gazteleraz. Euskal Herrian zertxobait harritzen gaitu katalanez ez egitea. Zer esan dezakezu?

Katalana neure ama hizkuntza izan arren, beti nahiago izan dut gaztelera liburuak irakurtzeko. Katalanezko itzulpenak guztiz akademikoak iruditzen zaizkit. Antzeko zerbait gertatzen da filmeekin TV3-en. Izugarri nekeza egiten zait Woody Allen ikustea katalanez kexatzen (gainera Joan Perak bikoiztua, buarj!). Justu atzo bertan zirrara berezia sortu didan eleberri katalan bat irakurri dut, La Pla
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.