Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Alemaniako taldea berriz batu da. Lehen diskoetako abestiekin osatutako bilduma, The independent years, argitaratu dute. Maiatzaren 10ean zuzenean aritu ziren Bergararan eta aurki Aritzatxu Rock 08 jaialdian ikusteko aukera izanen dugu ere. Entzun!ek haiengana jo du taldearen nondik norakoak konta diezazkiguten.
Nola sortu zen taldea elkartzeko ideia geldiune luzearen ondoren?
Ivonne (I): Franken tabernako lagun dudan Alice bisitatzera etorri nintzen, Orduan Stevek komentatu zidan kontzertu bat elkarrekin egin genezakeela. Sorpresa izan zen sarrera guztiak agortu zirenean.
Ivonne, AEBn zinen lanean ezta?
I: Bai. Lanean eta eskolan. Nire familia laguntzen egon nintzen. Nire ama oso gaixo zegoen eta hamar urte igaro ditut telekomunikazio irakasle bezala.
Bilduma plazaratu duzue. Errepidera bueltatzeko aitzakia ona