entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-02-04

Mutrikuko gaztetxea biziberritzen ari dira

Kultura, musika, artea, politika, feminismoa, kirola, festa zein bestelako adierazpenei leku egin nahi diete

Otsaileko egitaraua aurkeztu dute Mutrikuko gaztetxeko kideek. Argazkia: Mutrikuko gaztetxea Otsaileko egitaraua aurkeztu dute Mutrikuko gaztetxeko kideek. Argazkia: Mutrikuko gaztetxea
Otsailerako egitarau oparoa antolatu dute


Mutrikuko gaztetxea biziberritzen ari dira herriko hainbat gazte. Duela hiru hilabete inguru ekin zioten lanari: gaztetxea txukuntzen hasi ziren eta "herritarrontzat izango den espazioa geure beharretara egokitzen". Musika ekipo berria ere jarri dute. "Asmo handiak, ilusioa eta eskura ditugun baliabideak erabilita, hilez hile geuk eta geuretzat antolatutako egitarau anitza eskaini nahi dugu: kultura, musika, artea, politika, feminismoa, kirola, festa zein bestelako adierazpenei leku eginez", adierazi dute.
Egitarau dotorea antolatu dute otsailerako:

  • Otsailak 6: Santa eskea
  • Otsailak 14: Gure kabuz ala hil bideo emanaldia eta solasaldia
  • Otsailak 20: Joseba Irazoki eta lagunak + Shurikatta (Sarrera: 5 euro)
  • Otsailak 28: Zine emanaldia
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.