entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-30

'Kortxoenea: irautea sortzea da' dokumentala ekoizten laguntzeko crowdfunding kanpaina

Dokumentalaren grabazioaren une bat. Argazkia: Kortxoenea. Dokumentalaren grabazioaren une bat. Argazkia: Kortxoenea.
Autogestioaren bidean, Donostiako gaztetxearen esperientzia kontatu asmo dute

Donostiako Gros auzoko gune autogestionatuaren esperientzia kontatuko duen dokumentala ekoizten laguntzeko kanpaina jarri du martxan Kortxoenea gaztetxeak Karenaren bidez. Hilabate eskasa falta da kanpaina bukatzeko, hortaz, lagundu nahi duenak badaki zer egin...

"Ekoitzi, partekatu eta zabaldu nahi dugun dokumental honek, gaur egun inoiz baino agerikoago zaizkigun esperientzietariko bat kontatu asmo du. Gaur egun inoiz baino gehiago, gune autogestionatuak egitura urbanoaren parte ageriko bilakatu dira. Eta gure kontakizunak hauetariko bat du abiapuntu: Kortxoenea Gaztetxea", azaldu dute Kortxoeneako lagunek.



Gogo Ekoizpenak-eko lagunenekin ari dira lanean dokumentala atontzeko.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.