entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-09-06

KASHBAD: BADATOR ETA BADOA

Igarotako garaiak, gaur Igarotako garaiak, gaur

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kashbad taldea pare bat kontzertu eskeintzeko batu da. Horietako bat Bilboko Kafe Antzokian izango da. Aukera paregabea izango dugu 90. hamarkadan Euskal Herriko rock musikak eman duen talderik esanguratsuenetakoa berriz eszenatoki baten gainean ikusteko.
Bi Gorkek (baxua eta kitarra), Txikik (bateria) eta Sorkun kantariak gidaturiko taldea berriz taula gainean ikusteko aukera bakarrenetarikoak izango dira kontzertuok.
Urteak dira azken kontzertua eman zutela. Eragin nabaria izan zuten belaunaldi oso batengan, askorentzako erreferentzia bihurtuz, eta ez bakarrik euskal musikaren esparruan.


DISKOAK

Taldea Sorkunekin elkartu eta gutxira, lehenengo maketa grabatu zuten eta orduan Fermin Muguruzak "Hitz Egin" jaialdian parte hartzeko eskaintza luzatu zien. Esan Ozenki diskoetxearekin, Kashbadek hiru disko argitaratu zituen:

-Kashbad
-Distantzia
-Hesiak


Lan gogorreko zazpi urteren buruan eta Euskal Herri osoa, Galiza eta Catalunya zeharkatu ondoren, Kashbad taldea gelditu zen.
Gerora, bakoitzak bere bidea egin du, kasuan kasu, Sorkun kantariak bere bakarkako ibilbidean du adibiderik argiena.


Bilboko kontzertua:
Non: Kafe Antzokia
Noiz: urriak 25, osteguna
Aurresalmenta: 6,00 euro (Kafe Antzokia)
Txarteldegian: 8,00 euro
Zenbat Gararen Lagunak: 4,00 euro
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.