entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-10-26

Irun meets New Orleans

Fermin Muguruzak New Orleanseko hainbat musikarirekin grabatu du. Fermin Muguruzak New Orleanseko hainbat musikarirekin grabatu du.
Lotura erlazionatuak
Katrina urakanaren txikizotik hamar urte pasa direnean, Fermin Muguruza New Orleans-en izan da bertako musikariekin bere ibilbideko hamar kantu grabatzen. Halaber, hondamendiaren inguruko dokumental bat landu du. Abenduren 3an ikusiko du argia.


Hamar urte igaro dira eta ura itsasora bueltatu zen aspaldi. Baina zauri mingarriak utzi zituen Katrina urakanak New Orleans hirian. Bada, urteurrena baliatu du Fermin Muguruzak bere ibilbideko hamar kantu bertan grabatzeko eta dokumental bat egiteko. Modu batean edo bestean, honamendiaren protagonista izan diren hainbat pertsonek (musikariak, ingeniariak...) beren esperientzia kontatzen dute bertan: suntsiketa, berreraikuntza komunitarioa, etorkizuneko erronkak edota musikaren papera, bai nortasun ikur gisa, bai  bizitza eta heriotza ospatzeko bitarteko bezala.

Nola? izango da ikus-entzunezko lan honen izenburua. New Orleans-Luisiana hiriburuaren laburdura da NOLA. Euskaraz eta galdera-ikurrarekin jarriz gero: Nola?)

  • Nola? abenduaren 3an kalean izango da CD + DVD (dokumentala) formatuetan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Nola? gehiago

Aurten, Nola? izenburupeko egitasmo gehiago egin dira Euskal Herrian. Esaterako, Iru

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.