entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-26

Hesian taldeak bosgarren lana kaleratu du: 'Zuzenean. Hemen eta Orain'

Nafarrek Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan aurkeztuko dute martxoaren 2an, 20:00etan

Hesian taldearen bosgarren diskoaren azala. Hesian taldearen bosgarren diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Sakanko taldearen bosgarren lana bi euskarritan (CD/DVD) jasotzen den iraupen luzeko diskoa da, eta bertan, zuzenekoaren esentzia aurkezten du taldeak. Oihukarekin argitaratu dute

Irudietan, 2012ko abuztuaren 14an Gernikan eskainitako kontzertu bizia dastatu ahal izango dugu eta baita aparteko elkarrizketak ere. Audioan berriz, Gernikako kontzertuaz gain, beste zuzeneko grabaketa batzuk ere azaltzen dira.
CDak 13 kantu biltzen ditu eta DVDak, berriz, 22 abesti + Hesian biluzten dokumentala + CDan agertzen ez diren DVDko abestiak mp3 formatuan.

Nafarroako Sakanako harrobiko taldea da Hesian. Eszenatokietan urte batzuk daramatzan arren, lehen uneetan bezala jarraitzen du bere publikoarekin konektatzen. Lehen bultzadako taldea da, zuzena eta aktiboa. Bere errepertorioan punk rocka haizezko musika tresnez jantzia eta melodia andana nahasten dira, gizon eta emakumezko ahotsak tartekatzen direlarik.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.