entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-29

Dinosaur Jr. eta Crystal Fighters taldeak izango ditu kartelburu Kutxa Kultur festibalak

Igeldoko jolas parkean burutuko da irailaren 6an eta 7an

Iaz dinosaurioa. Aurten tigrea. Iaz dinosaurioa. Aurten tigrea.
Kartela itxi da. Printzipioz, iazko arrakasta lortzeko modukoa da. Kartelburuekin batera, Built To Spill, Damien Jurado, Junip, Dover, William Tyle edota Crocodiles ariko dira. Euskal herritarren artean, Belako, Delorean eta Audience dira plater fuerteak, baina gehiago daude...

Iaz Igeldoko jolas parkean egon zirenek badakite jaialdi hau berezia dela. Behar bada bere kokapen zoragarriak izango du horretan zer ikusteko asko. Donostiako badia ikusgarri bistaratzen da han goitik, taldeak jotzen ari diren bitartean. Eta jolas parke dekadente horrek (ez dezatela aldatu!) halako iraganeko xarma eskaintzen dio multzoari.
Taldeak noski, jaialdiaren soinu-filosofiarekin bat datoz salbuespenak-salbuespen. Filosofia hori "indie" hitzarekin mugatzen ahal dugu erratzeko beldurrik gabe. Rockzaleentzako gehiegi, iaz agerian geratu zen moduan, baina ezin uka antolatzaileek osotasun koherente bat lortzen ez dutenik.

  • Aurten, koherentzia hori lortzeko Crystal Fighters, Delorean, Junip, Damien Jurado, Belako, Allo Darlin eta William Tyler jarri dituzte eszenatoki nagusian, noiz eta irailaren 6an (ostirala). Eszenatoki txikian berriz, Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus eta Roulot taldeek joko dute.








  • Larunbatean Dinosaur Jr. ditugu kartelburuak. Haiekin batera, Built to Spill, Dover (Evil came to me diskoa joko dute), Crocodiles, Bobby Bare Jr., Audience (ikusi hemen euren bideo berria) eta Disco Boom ariko dira esznatoki nagusian. Txikian berriz, Cohen, U.K. Bill, Lou Topet, Istrian eta Napoka Iria taldeek joko dute.







  • Egun bietan, Dancehall deritzon eszenatokia Iru
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.