entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Atzera Begira

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Myriam Garzia 2015-09-14

En Tol Sarmiento: uzta berria jai giroan

'Zure mundua' diskoaren birari bukaera emango diote hilaren 19an

ETS. Argazkia: Stuart MacDonald ETS. Argazkia: Stuart MacDonald
Arabar Errioxan aurkituko dugu En Tol Sarmiento (ETS) ska-rock taldea. Hasiera batean punk hirukote bezala sortu bazen ere, tronboia eta tronpeta gehituz ska festazalea egiten hasi ziren 2008an, lehen maketa kaleratu zutenean. Iaz, euren hirugarren diskoa argitaratu zuten, Zure Mundua (Baga-Biga, 2014) Euskal Herrian barrena mugitu dutena. Biraren azken kontzertua baliatuko dugu taldearen nondik-norakoak gertuagotik ezagutzeko.


Iekora herriak (Arabar Errioxa) 300 biztanle baditu ere, En Tol Sarmiento (ETS) musika taldeak dantzan jarri ditu bertako herritar gehienak. ETSkoek bertan dute entsegu lokala eta inguru honetako musika talde festazalea eta ezaguna bilakatu da azken urteotan. Talde honen arrakasta Arabar Errioxa osora hedatu da, baita Nafarroara eta Gipuzkoara ere, eta kritikak aipagai izan ditu jai giroan murgiltzen diren ETS-ren zuzenekoak.
Ruben Campinun 'Campi' dugu taldeko baxu-jolea. Adierazi digunez,
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Biraren azken kontzertua

E.T.S. taldeak Zure Mundua birarekin 50 kontzertutik gora eskaini ondoren, bira arrakastatsu honi bukaera emango dio datorren irailak 19an, Laudioko Lateorro auzoan, 22:30etatik aurrera.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.