Gosea asetzeko hirukoa.
Taldearen aurreko bi lanetan gertatu lez, oraingoan ere soinu elektronikoak eta trikia dira protagonista. Nola bestela! Aldiz, disko gorri hau autoekotzi egin dute. Etxeko sukaldean egindako disko goxoa beraz.
Gosek estudioko lan berria aurkeztu du aste honetan. Izenik gabeko diskoa da oraingo hau ere, taldearen
ibilbidean hirugarren lana dena, hots, hirugarren mokadua. Disko gorri hau Arrasateko Shot! estudioan grabatu eta nahastu du taldeak berak 2009ko ekaina eta uztaila bitartean. Ekoizpen lanetaz ere taldea bera arduratu da
autoekoizpenaren aldeko apustua eginez eta masterizazioa berriz Jonan Ordorika (Mamia Estudioa) soinu teknikariaren lana izan da.
KOLABORATZAILE ANDANA
Aipatzekoa disko gorriak inoiz baino kolaborazio gehiago batu dituela: