entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2016-02-24

Giorgio Bassmatti "Istripu nuklearra izan ondoren Japoniara joan nahi nuen Los Saicosen 'Demoler' abestia 12 orduz jarraian abesteko eta "Lemoiz ez" pegatinak banatzera"

Musikari donostiarrak Tokion eta Osakan joko du martxoaren hasieran

Bi aste barru, Giorigo Bassmatti kantu egile popzaleak biratxoa egingo du Japonian. Zehatz esanda, bi emanldi eskainiko ditu: Tokion, martxoaren 5ean eta Osakan, martxoaren 12an. "San Frantziso Xabier bezala, Japonia konkistatzera" doala dio Bassmattik. Zeregin honetan ez da bakarrik arituko. Arratek perkusioetan lagunduko du bi kontzertuotan eta Tokioko hitzorduan Borja Sanchezen (AMA) laguntza izango du ere. Bassmatti&Vidaur proiektuaren eta Oso Fan-en kantuak joko ditu donostiarrak.


Nolatan atera zaizu Japonian jotzeko eta biratxoa egiteko aukera?
Istripu nuklearra izan ondoren hara joan nahi nuen Los Saicosen Demoler abestia 12 orduz jarraian abesteko "Lemoiz ez" pegatinak banatzera. Hango promotore bat enteratu zen​ ​eta nirekin harremanetan jarri zen. Zoritxarrez ez dugu baimena lortu han jotzeko, eta Tokio-Osakan joko dugu. Beno, zer egingo diogu ba....

Zer eskainiko duzu bertan? Ze errepertorio eramango duzu?
Ba Bassmattiren abestiak eta Oso Fan proiektuaren abesti berriak. Euskaraz eta erdaraz. Japonian. ​Denak kontent. Ez dugu elkar ulertuko nipadios.

Ze formatuarekin joko duzu? Bakarka? Laguntzarik izango duzu?
Bai, bai. Perkusionista zoragarria daramat. Bikote gisa joango gara, "Chico Tronado eta Ni
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.